vista_fabrica
fabrica_1929
camiones_cargando_barco
slide4-2
Foto_Acto

GURE HASIERAK

Fábrica 1929
Presupuesto
Horno Alemán 1929

1920ko hamarkadako azken urteetan, hobekuntza handiak egin ziren Lemoako lantegiko instalazioetan; esate baterako, bigarren labea jarri zen bertan. Garai horretan lan-arloko aldarrikapenak ere egin zirenez, 1929an 8 orduko lanaldia ezarri zen lantegian.

1921ean, abian jarri zenetik 4 urte bakarrik igaro zirenean, sutea gertatu zen lantegian, eta, instalazio gehienak suntsitu zituenez, eraldaketak egin eta inbentarioa metatu behar izan zen. Hona hemen Cementos Lemona enpresako Batzar Nagusiak urte horretako azaroan eztabaidagai izan zuen aurrekontua.

1929an, bigarren labea jarri zen abian, Lemoako lantegiaren emankortasuna hobetzeko, bertako eskaria eta salmentak gero eta handiagoak zirelako.

Prueba_Carga_San_Mames
Escritura
Locomotora

Cementos Lemona sozietateak Bilboko obra esanguratsuen eraikuntzan parte hartu du. Horrela, bada, 1920ko hamarkadaren erdialdean, San Mames futbol-zelaiko edukiera handitzeko lanetan parte hartu zuen. Harmaila berrietako karga-proben erakusgarri da argazki hau.

1917ko maiatzaren 30ean, Cementos Portland de Lemona sozietate anonimoa eratu zen.
Kapitala milioi bat pezetakoa izan zen, eta 40 urterako sortu zen.

Cementos Lemona Arratiako tranbiako geltokiaren alboan kokatuta zegoenez, betidanik estrategikoa izan zen zementu-lantegiarentzat. Bertan, hain zuzen ere, lantegira zuzenean zihoan adarra zeukan lineak, eta bagoidun lokomotorak ikatza zein zementua garraiatzen zituen.

MENDEURRENA OSPATZEN DUGU

ARGAZKI GALERIA

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies