LEMOAK ETA AREATZAK BALDOSA BERRIA DUTE

Sortzaileak Areatza Herri Eskola eta J.B. Eguzkitza Meabe eskolako bi ikasle dira.

Lemoa eta Areatzako herriek baldosa diseinu berria dute. Itsaso Arrese eta Iraia Velastegi sortzaile gazteak izan dira Cementos Lemonak sustatutako ‘Zure herriko baldosa diseina ezazu’ lehiaketaren irabazleak.

Areatza Herri Eskola eta Lemoako JB Eguzkitza Meabe LHko 3. eta 6. maila arteko 207 ikaslek parte hartu dute Cementos Lemonak bere 100. urteurrenean ekitaldien barruan suspertutako lehiaketa honetan. Ikasleek, edozein teknika artistikoa erabiliz, bere herriko baldosaren diseinua egin behar izan zuten.

Areatzako Itsaso Arresek (11 urte) egindako eguzki laurdenaren diseinua eta Lemoako Iraia Velastegik (LHP 5. maila) sortutako borobil zentrokide barneko lorea –koloretako margoez eginda–, Cementos Lemonako Zuzendaritzako bi kidek eta Arte Ederretan lizentziatutako diseinatzaile grafiko batek osatutako epaimahaiari gustatu zitzaion.

“Aukeraketa ez zen erraza izan oso lan bikainak baitzeuden. Azkenean, Itsaso eta Iraiarenak aukeratu genituen zementuan eraikitzeko aukera ematen zigulako”, adierazi zuen Alberto Marinek, Cementos Lemonako zuzendari komertzialak.

Marinerekin batera, Cementos Lemonako lantegiko zuzendaria Elena Guede, Yolanda Abad (Administrazioko kidea) eta aholkulari-zuzendari izandako Rafael de Ellacuria izan ziren “Zure herriko baldosa diseina ezazu” sari banaketan. Bertan, irabazleei tableta elektroniko eta beraien diseinuaren erreplika markoztatua eman zieten. Gainerako partehartzaileei 3D pinturarako pack bana jaso zuten.

Bestalde, Cementos Lemonak “Zure herriko baldosa diseina ezazu’ lehiaketan parte-hartutako ikastetxeei saritu nahi izan zuten, Iraia eta Itsasoren baldosen zementuzko kopia batekin, halanola 32 pulgadetako telebista, eskola material moduan, Marinen aburuz “ikasleen eguneko jarduerak erraztuko duena”.

Cementos Lemonak bere 100. urteurrenean suspertutako “Zure herriko baldosa diseina ezazu” ekimen honen bitartez, Cementos Lemonak Arratiako haraneko umeengana Lemoako fabrikaren historia hurbildu nahi izan du, bere mendeurrenean zehar eskualde osoko ikurra izan dena, mundu osora bere izena zabaldu duelarik.

Itsaso Arrese eta Iraia Velastegiri Radio Euskadi – Euskadi Irratian egindako elkarrizketa: