Cementos Lemona, ehun urteko enpresa

Urteak betetzen diren neurrian, efemerideek aukera paregabea eskaintzen dute laburbiltzeko eta bizitakoari, erabakitakoari nahiz etorkizunerako xedeei buruz hausnartzeko. Hartara, badago ordura arte lortutakoa nabarmentzerik eta helburu berriak zehazterik. Horixe bera da Cementos Lemonak bere mendeurrenean daukan konpromisoa.

Eraketaren urtea, 1917, oso adierazgarria da berez. Urte horretan bertan, beste enpresa handi batzuk ere sortu ziren; Babcok and Wilcox edo General Eléctrica Española, esaterako. Hala ere, haietatik, Cementos Lemonak, hau da, Sociedad Anónima Cementos Portland de Lemona izenaz sortutako enpresak, baino ez du aurrera egin urteen joan-etorrian eta egoerak egoera. Horri esker, mendeurrenaren kandelei putz egin ahal izango diegu orain.

Ez da batere erraza 100 urte betetzea. Izan ere, Cementos Lemona rara avisa dela ere esan daiteke, ingurunera eta inguruabarretara egokitu garelako, unean-unean geure burua asmatu dugulako berriro eta geure nortasunari eutsi diogulako. Hori zail samarra izan da, non gauden kokatuta kontuan hartuta, 3.500 inguru biztanle dituen Bizkaiko Lemoako udalerriko erdialde bete-betean, alegia. Ez tamaina ez kokapena ez dira inolako oztopoak izan, Cementos Lemonaren izena sektoreko enpresa nagusien artean entzun ahal izateko. Baliteke aurkakoa gertatu izana, beti-beti abangoardian egoteko eragingarria izan ahal izan delako.

Ingurumenaren alde egindako apustu irmoari esker urrats bat aurretik joan garenez, Europako arautegiari hartu diogu aurrea, eta hainbat sari jaso ditugu Estatuan nahiz Europan bertan.

Gure ibilbideko zenbait mugarri nabarmendu behar dira: 1928an, Neptuno zepa-zementuaren patentea; 1929an, erresistentzia handiko Relámpagorena; eta, 1930ean, Bilboko Burtsan izandako sarrera. Izan ere, 2006ra arte kotizatu genuen bertan.

Foto_Acto

Betidanik, gure ezaugarri bereizgarrietakoa berrikuntza izan denez, 1964an ekoizpena hirukoiztu genuen bide lehorreko labearen bidez, eta Espainian jarritako bigarrena izan zen. Zenbait urte geroago, Estatu osoko legar-ohedun lehenengo iragazkia eta arraboldun lehenengo prentsa jarri genituen; eta, 1997an nahiz 2001ean, erabiltzen ez diren pneumatikoak eta haragi-irinak baliarazteko lehenengo instalazioak, hurrenez hurren.

Izpiritu esportatzaileak zeresan handia izan du eman ditugun urrats guztietan, eta 1989an AEBra egindako jauzia da horren adierazgarri. Hartara, Bostongo koastal-siloak hasi zirenean, Dragonen parte hartzen hasi ginen, Maineko hormigoi-lantegien eta zementu-lantegiaren bidez.

90eko hamarkadan, honako sektore hauetarantz hedatu zen konpainiaren jarduketa-eremua: hormigoia, agregakinak, aurrefabrikatuak eta ingurumen-jardueretako enpresak.

Ehun urteko historian, ziurgabetasuna, hausnarketa sakona eta eztabaida ere izan dira nagusi. Batzuetan, indar exogenoak izan dira egoera horien errudunak; esate baterako, 1989an INTRAk egindako EEP areriotsua (erosteko eskaintza publikoa), nahiz eta konpainiak garai hartan zeukan Administrazio Kontseiluaren jarduketa sendoaren ondorioz arazoa behar bezala konpondu zen eta mehatxuari aurre egin ahal izan genion. 2006. urtean, Cementos Portland Valderrivas enpresak konpainia eskuratu zuen EEPren bitartez. Garai hori, gainera, oso zaila ere izan zen merkatuetan, ekonomiako sektore guztietan eduki zuen eragina eta, azkenean, ekoizpena geldiarazi behar izan genuen zenbait hilabetez.

2013an CRH iritsi ostean, den-dena aldatu zen. CRHk behar besteko babesa eta segurtasuna eman dizkigunez, badugu etorkizunari irmo aurre egiterik eta erronka berrietarako konpromisoa hartzerik.

2017. urtea oso berezia da, 100 urte betetzea oso garrantzitsua delako eta, oraindik ere, Cementos Lemonak ondo prestatutako talde profesionala duelako, baita hainbat bezero eta hornitzaileren konfiantza eta leialtasuna ere, inolako zalantzarik gabe.

Cementos Lemonak mendea bete du. Gure konpromisoa, gure etorkizuna.